Letoniako politika

Letoniako politika ordezkaritza parlamentarioan oinarritzen den errepublika demokratiko batean burutzen da. Lehen Ministroa gobernu burua da eta hainbat alderdi daude. Presidentea egon dago, baina lan zeremoniala burutzen du Estatu-buru gisa. Botere exekutiboa gobernuak burutzen du, legislatiboa gobernuak eta parlamentuak dute bere gain eta judiziala guztiz independientea da.

Letoniako parlamentuak ganbera bakarra du, 100 eserlekurekin. Saeima izena hartzen du eta boto zuzenaren bitartez hautatzen da 4 urtetik behin. Presidentziarako hauteskundeak beste bozkaketa batean egiten dira lau urterik behin. Presidenteak lehen ministroa aukeratzen du eta honek exekutiboa eratzen du.

2002ko urriaren 5ean eginiko hauteskundetan Jaunais Laiks - Garai Berri Alderdiak lortu zituen boto gehien %23,9arekin.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search